XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizeko argiontziren batean pipa biztu al dut? edo Gurutzea lorrean erabili al dut astalarretan yudu baten antzera? Zertan utsegin dut, Yainkoaren urte gaizto, oinbeste ikusteko? Ez al zen aski niri aren eskua ukatzea? ta gaiñera berek oñaztatu dute!....

Bikendik besarkatu zun bere adiskidea, ta ingurukoek, nigar miñez ua ikuski, biotza pil-pil ari zuten eta minkide zitzaizkon eta nigar egiten zuten arekin batean.

Zokoz zoko ur-yauzika doaien ixurkiak mendi-gaiñetako artzaia biotz-ukitzen dun bezala, Eliz-barrenetik erriaren kantua gora ziyoan, eta eliz osoan dardar egiten zun Donamaritarren kantu ederrak.

Santa itsastar ederrak, zuen Eliza gorriaren dorrea ta dorre-ortzak eraikitzeko aintziradia aukeratu duzuten ezkero ¿zer egiñen du itsasgizonak ontzian itsasoa aserretzean, berela zuen egurats biguina bialtzen ez ba diozute? Zer egiñen du zuen laguntza bage itsu gaixoak? Ene! Ez da sobirik ez kirtangorririk, aren zorigaitza senda dezakenik, eta itzik egin bage egun osoa igarotzen du, bizitza illunean.

Itzuli iozute begi-argia, Santak, beti itzala ta itzala, eriotza baiño okerrago da ta.

Paradisuko erregiñak, zabaldi gaziko andereak, gogo duzutenean zuek betetzen ditiguzute sareak arrainez, baiño ¡ondartza gazietako lore zuriek! zuen ate-ondoan deadarka dagon yendalde bekatariari bakea palta ba zaio, emozue bake saindua!.

Otoitz au egin zuten Donamaritarrak, eta aien ene-otsak biotza erdiratzen zun.